AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Galdakaon, emakume bat bortxatu du mutil batek
Larunbatean atxilotu zuten 19 urteko gizonezkoa, Hego Uribeko Itaiak azaldu duenez.
2025eko irailaren 4
Galdakaon, emakume bat bortxatu du mutil batek

Sexu-eraso baten berri eman dute Galdakaon (Bizkaia). Emakume batek aurreko larunbatean jakinarazi zuen gizon batek bortxatu zuela, eta egunean bertan atxilotu zuten erasotzailea. 19 urte ditu.

"Matxismoaren aurka posizionatzeko eta kaleak hartzeko unea da, erasotzaileen inpunitatea borrokatuz eta erasoen aurka antolatuz", adierazi du Hego Uribeko Itaiak. "Urgentziazkotzat" hartu du, hala, "emakume langileon babesa antolatzea eta indarkeria matxistari irmotasunez aurre egitea".