AKTUALITATEA / Formakuntza mintegiak
Formakuntza mintegiekin hasi dira berriz GKS eta Itaia
"Tradizio iraultzailearen eztabaidatik gako politiko eguneratuak atera eta praktika politikorako tresnak eskuratzeko espazioak" dira mintegiak.
2024eko urriaren 7
Formakuntza mintegiekin hasi dira berriz GKS eta Itaia

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) duela hainbat ikasturtetatik egiten ditu formakuntza mintegiak. Hainbat testu politiko irakurri eta oinarri modura hartzen dituzte saio horietan, "tradizio iraultzailearen eztabaidatik gako politiko eguneratuak atera eta praktika politikorako tresnak eskuratzeko". Euskal Herriko hainbat puntutan banatuta eta modu jarraian izaten dira mintegi horiek.

Aurreko ikasturtean, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistarekin batera antolatu zituen saioak GKSk. Eta hasi berri den ikasturtean ere berdin egingo dute: joan den asteburuan ekin diete formakuntza mintegiei, hainbat tokitan banatuta.