AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Ezkirozko BSHn beste lanuzte bat egin dute gaur langileek
Fabrika ixteko asmoa dela eta, zuzeneko 700 bat behargin eta zeharkako 400 inguru daude arriskuan.
2025eko maiatzaren 8
Ezkirozko BSHn beste lanuzte bat egin dute gaur langileek
— ARGAZKIA LAB

Ezkirozko (Iruñerria, Nafarroa) BSH enpresan hiru orduko beste lanuzte bat egin dute gaur langileek, itxieraren eta horren ondoriozko kaleratze masiboaren aurka. Sarrera blokeatu dute eta manifestazio bat egin dute beharginek, Zuen diru-gosea, gure miseria lelopean. Gaurkoan, gogorarazi dute atzerako kontaketak martxan jarraitzen duela, eta beharrezkotzat jo dute langile-mobilizazioa areagotzea.

Izan ere, 2024ko abenduan jakinarazi zuenez, fabrika zarratu eta bertan jarduten duten 700 bat beharginak kalean utzi nahi ditu zuzendaritzak. Zeharkako 400 langile inguru ere arriskuan daude, itxiera posiblearen eraginez.