AKTUALITATEA / Eraso faxistak
Etxerik gabeko pertsona bati eraso diote Lekeition
Bere ohea eta gauzak erre dituzte, Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak salatu duenez.
2025eko maiatzaren 17
Etxerik gabeko pertsona bati eraso diote Lekeition

Aste honen hasieran, eraso faxista bat izan zen Lekeition (Bizkaia): kalean bizi den pertsona baten ohea eta gauzak erre zituzten. Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak eman zuen erasoaren berri, atzo arratsaldean.

"Bizimodu kapitalistaren miseriak era gordinenean bizitzearekin nahikoa ez, eta aste hasieran, bere bizilekuari su eman diote", salatu zuen Kontseilu Sozialistak: "Krisi garaian, proletalgoarekiko biolentzia eta baztertze sistematikoa handitu eta adierazpen faxistak areagotzen dira. Horretarako, baldintza ezinbestekoa da biolentziaren normalizazio bat proletalgoaren artean, kasu honetan ikus dezakegun bezala".

Erasoa gogor salatu eta erasotua izan zen pertsonari elkartasun osoa adierazteaz gain,