AKTUALITATEA / Gazte topagune sozialista
Eskuragai daude Gazte Topagune Sozialistarako bono orokorrak
Urriaren 11tik 15era izango da hurrengo Gazte Topagune Sozialista, Burlatan eta Atarrabian. Bono orokorrak salgai daude jada.
2023eko uztailaren 11
Eskuragai daude Gazte Topagune Sozialistarako bono orokorrak

Atzo eman zuten berria Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek: urriaren 11tik 15era bitartean egingo dute hurrengo Gazte Topagune Sozialista, Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa). Ohi bezala, funtsezko zenbait auzi politiko lantzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatuko dituzte Topagunerako, baita aisialdiko eskaintza zabal bat ere. Aurrerago zehaztuko dituzte xehetasun guztiak.

Gazte Topagune Sozialistarako bono orokorrak, dena den, salgai daude jada. GKSren web-orrian (gks.eus) eskura daitezke bost egunetarako bonoak, 40 euroan. Bono orokorrak aurrez aurre erosteko aukera ere egongo da, Euskal Herri osoan zehar, tokian toki jarriko dituzte salmenta-puntu fisikoen bidez. Laster jakinaraziko dute non izango diren salgai bono orokorrak.