AKTUALITATEA / Itaia
Errotxapeko eta Tolosako azken eraso matxistak salatzera deitu du Itaiak
Atzo emakume bat erail zuen gizon batek Errotxapean, eta gizon gazte batek egindako hainbat sexu-erasoren berri eman zuten Tolosan. Protestak antolatu ditu Itaiak hainbat herritan, hala nola, Iruñerrian eta Tolosan bertan.
2024eko urriaren 10
Errotxapeko eta Tolosako azken eraso matxistak salatzera deitu du Itaiak

Errotxapean (Iruñerria, Nafarroa) emakume bat hil zuen atzo gizonezko batek. Elkarrekin bizi ziren etxabe batzuetan. Hori dela-eta, hainbat mobilizazio deialdi egin ditu Euskal Herrian Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Errotxapean bertan biharko antolatu du protesta bat: Maiteminduen Parkean izango da, 19:30ean. Beasainen (Gipuzkoa), Ondarroan (Bizkaia) edota Gernikan (Bizkaia) ere egingo ditu elkarretaratzeak Itaiak.

Tolosan (Gipuzkoa), bestalde, 18 urteko gizonezko bat atxilotu dute berriki, hainbat emakumeri sexu-erasoak egiteagatik. Adin txikikoak dira horietako batzuk. Erasoak salatzeko, mobilizatzera deitu du Tolosaldeko Itaiak. Gaur arratsaldean, 19:00etan, kontzentrazio bat egingo du Tolosako Euskal Herria Plazan.