AKTUALITATEA / Errepresioa
Erreakzioak Sadarreko indarkeria polizialaren ondoren
Indar Gorrik, Osasunak, Jupolek, Nafarroako Voxek eta abarrek hartu dute hitza larunbateko gertakarien harira. Hemen bildu ditugu erantzunetako batzuk.
2026eko otsailaren 23
Erreakzioak Sadarreko indarkeria polizialaren ondoren

Larunbat gauean, Osasunaren eta Madrilen arteko partidaren ostean, Osasunako zaleen kontra bortizki kargatu zuten Espainiako Poliziak eta segurtasun-indarretako agenteek Iruñeko (Nafarroa) Sadar estadioan. Zelaira zerbait jaurti omen zuen gazte bat identifikatzen saiatzean, konfrontazioa sortu zuten seguratek, eta izugarrizko biolentziaz esku hartu zuen Poliziak: estadio barruan, zaletuen aurka oldartu zen borra-kolpeka, pertsona bat konorterik gabe utziz. Gero, kanpoan izan ziren karga polizialak. Bina zauritu eta atxilotu izan ziren gutxienez.

Larunbat gauean gertatutakoak haserrea piztu du Osasunako zaleen artean eta jendartean. Erreakzioak, dena den, askotarikoak izan dira. Hemen jaso ditugu horietako batzuk:

Indar Gorri (ohar bidez):

"Atzo Sadarreko korridoreetan eta inguruetan gertatutakoa gure zelaian eta Ligako gainerako estadioetan Poliziak duen zigorgabetasunaren ondorioa da. [...] Hau ez zen atzo hasi, eta ez da bihar amaituko. Kolpeen eta atxiloketen ondoren, isunak eta zigorrak iritsiko dira. Dagoeneko, arazoekin bat datorren klubaren erantzuna espero izateaz aspertu gara, baina Osasunako bazkideak pairatzen duen babesgabetasuna nahikoa arrazoi da arduradunek ordain dezaten. Gure balioak defendatzen jarraituko dugu tokatzen den tokian".

Sadar Bizirik (X sare sozialean):

"Oso larria da gaur gure estadioan gertatutakoa. Ez dugu onartuko Osasunako zaleen aurkako jazarpena. Erantzukizunak eskatuko ditugu eta neurriak hartuko ditugu datozen egunetan".

Osasuna Futbol Kluba (ohar bidez):

"Club Atletico Osasunak barne ikerketa abiatu du gaur goizean Real Madriden aurkako partidaren amaieran izandako istiluen inguruan. Erakundea harremanetan jarri da Bazkidearen Defentsarako Organoarekin, bere eginkizunak betetzean jaso ditzakeen lekukotza guztiak bere eskura jar ditzan, klubak bere kabuz egiten dituen eginbideei eransteko".

Osasunako Bazkidearen Defentsarako Organoa (ohar bidez):

"Berriro diogu erne eta konprometituta egongo garela gizarte-masari kalte egin diezaiokeen edozein egoeraren aurrean, independentziaz, zorroztasunez eta leialtasun instituzionalez jokatuz, eta bazkideei Klubarekin hitz egiteko bide zuzena eskainiz".

JUPOL "sindikatu" poliziala (ohar bidez):

"Desde JUPOL queremos poner en valor la profesionalidad, coordinación y correcta actuación de los miembros de la seguridad privada del estadio de El Sadar".

"Ante la actitud violenta y de resistencia mostrada por dichos grupos radicales, los agentes se vieron obligados a actuar inicialmente en el interior del estadio, extendiéndose posteriormente la intervención a los exteriores del recinto".

"JUPOL considera especialmente grave la actitud del Club Atlético Osasuna, que ha trasladado públicamente un relato alejado de la realidad de los hechos, cuando la intervención policial se produjo precisamente en apoyo de su propio dispositivo de seguridad privada y para garantizar la seguridad dentro de sus instalaciones".

"Resulta inaceptable que se cuestione la actuación policial".

Vox alderdi faxista (X sare sozialean):

"Los Indar Gorrinos son una organización criminal de ETArratas y ha que decirlo todos los días. Seguiremos trabajando para que desaparezcan y acaben en la cárcel".