AKTUALITATEA / Faxismoa
Erreakzioak Berriozarko taberna batean gertatutakoari
Hainbat pertsonak faxista baten aurka erantzun izana gaitzetsi dute PPk, EH Bilduk, Geroa Baik, PSNk, naiz UPNk, eta "terrorismotzat" jo du Voxek. "Hedabide burgesak zein sare sozialetako kontu erreakzionarioak istorio manipulatu bat" zabaltzen ari direla salatu du Berriozarko Gaztetxeak.
2026eko uztailaren 21 - 08:07
Erreakzioak Berriozarko taberna batean gertatutakoari

Igandean, Munduko Kopako finala baliatu zuten hainbat sektorek espainolismoari gorazarre egiteko, eta ez hori bakarrik: alfonbra gorri modura erabili zuten zenbait faxistak. Cake Minuesa probokatzaile faxista Bilboraino (Bizkaia) etorri zen, Espainiako Selekzioa "animatzea" aitzakiatzat hartuta (Ertzaintzak eman zion eskolta); eta Revuelta talde faxistak aurrez jakinarazi zuen Donostiaraino (Gipuzkoa) etorriko zirela hainbat kide "selekzio nazionala animatzera": "Inork ez dezala [Espainiaren] kamiseta armairuan gorde".

Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa), Núcleo Nacional antolakunde faxistaren kamiseta jantzita joan zen gizon bat taberna batera, finala ikustera. Faxista horren presentziaren berri izatean, irmo erantzun zuten hainbat pertsonak, tabernan bertan bere kontra joz; hainbat hedabideren arabera, zenbait militar ere bazeuden berekin. Erantzun antifaxista hori kriminalizatuz, gertakariak manipulatu dituzte masa-hedabideek, Espainiako Selekzioa animatzen ari zen jendearen aurkako eraso soil bat izan zela salduz.

Alderdi politiko instituzionalek, gainera, diskurtso faltsu hori erosi dute, antifaxisten erantzuna gaitzetsiz. Nafarroako Voxek adierazi du auzitegietara joko duela, eta "Justiziaren aurrera" eramango dituela naziaren kontra jo zuten pertsonak.

Hona hemen erreakzio horietako batzuk:

Vox: "ETArrata nazkagarriak"

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/VoxNavarra/status/2078968438106751346

PP: "Betiko kale-borroka da"

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/sergiosayas/status/2079159474489561449

UPN: "Abertzale erradikalei" aipamena berriz ere

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/upn_navarra/status/2078969417648791601

EH Bildu: "Ez litzateke inoiz gertatu behar gure herrian"

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/naiz_info/status/2079199743226294424

PSN: "Tolerantzia eta errespetua"

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/PSNBerriozar/status/2078953722550296927

Geroa Bai: "Errespetuan oinarritutako elkarbizitza"

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/geroabai/status/2079149640176333175

Berriozarko Gaztetxea: "Erantzun antifaxista kolektiboa"

Berriozarko Txolin Gaztetxeak ohar bat argitaratu du igandean berrian gertatutakoaren harira, eta defendatu du "erantzun antifaxista kolektiboa" izan zela Núcleo Nacionaleko sinbologia "harro" erakusten zuten pertsonen aurka ikusitakoa. "Hedabide burgesak zein sare sozialetako kontu erreakzionarioak istorio manipulatu bat zabaltzen saiatu dira, arrazoirik gabeko eraso bat izan balitz bezala aurkeztuz eta ezkutatuz probokazio faxista neonazi bati emandako erantzuna izan zela". Horiek horrela, Txolin Gaztetxetik ezinbestekotzat jo dute "inolako tolerantziarik ez" izatea "faxismoaren, neonazismoaren eta ideologia baztertzaileen presentziaren aurrean".