AKTUALITATEA / Eraso faxistak
Eraso transfobo bortitz bat izan da Bartzelonako metroan
Gizon batek pertsona trans bati eraso dio metroan: iraindu eta modu errepikatuan kolpatu du, eta heriotza-mehatxuak egin dizkio.
2023eko ekainaren 12
Eraso transfobo bortitz bat izan da Bartzelonako metroan

Pertsona trans batek eraso transfobo gogor bat jasan zuen Bartzelonan joan den larunbatean. Metroan zihoala, hurbiltzen hasi zitzaion gizonezko bat: jazarri eta iraindu egin zuen, eta barre egin zion. Besteak beste, "Kendu hortik, barregarri geratzen ari zara" esateari ekin zion.

Emakume transa erasotzailearengandik ihes egiten saiatu zen, baina bere kontra oldartu zen gizona: modu errepikatuan kolpatu zuen eta ostikadak jo zizkion, metroan zihoazen pertsonen begirada pasiboaren pean. Horixe ikus daiteke sare sozialetan biralak bilakatu diren bideoetan.

Hori gutxi balitz, heriotza-mehatxuak ere egin zizkion gizonak pertsona transari: "Jokatu gizalegez, zikina. Hil egingo zaitut".