AKTUALITATEA / Homofobia
Eraso homofoboa jasan du bikote batek Uribarri Ganboako urtegian
Harri bat bota eta "maricón de mierda" ohikatu zieten bi gizoni atzo arratsaldean, Arroiabeko hondartzan.
2022eko maiatzaren 16
Eraso homofoboa jasan du bikote batek Uribarri Ganboako urtegian

Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, atzo arratsaldean eraso homofobo bat jasan zuen gizon bikote batek Uribarri-Ganboako urtegian (Araba). Arroiabeko hondartzan zeuden biak, eta bat-batean, harri bat jaurti eta "maricón de mierda" oihukatu zieten; bietako bat kolpatu zuten harriarekin.