AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Erailketa matxista Barakaldon
Etxean hilik topatu zuten atzo 54 urteko andrea, indarkeria zantzuekin. Zortzi erailketa matxistaren berri eman dute aurten Euskal Herrian.
2025eko abenduaren 22
Erailketa matxista Barakaldon

Atzo, igandea, hainbat hedabidek eman zuten Barakaldon (Bizkaia) izandako heriotza baten berri, eta Eusko Jaurlaritzak gaur goizean baieztatu du erailketa matxista bat izan dela. Biktimaren alabek bere etxebizitzan aurkitu zuten hilik 54 urteko emakumea, zenbait komunikabideren esanetan, indarkeria zantzuekin.

27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo iluntzean hilketagatik, eta badirudi Poliziaren esku jarraitzen duela oraindik. Zabalik segitzen du ikerketak.

Amaitzen ari da 2025a, eta urtea hasi zenetik, zortzi erailketa matxistaren berri eman dute Euskal Herrian, Barakaldoko azkena kontuan hartuta. "Urgentzizkoa da indarkeria matxistaren aurkako borroka eta antolakuntza indartzea", adierazi du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Mobilizazioak iragarri ditu.