AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Epaitegi eta komisaldegietako emakume garbitzaileek kanpaldia abiatu dute bederatzi hilabeteko grebarekin jarraitzeko
Atzo, astelehena, abiatu zuten kanpaldia Donostiako Bulebarrean, eta bihar amaituko dute. Euren lan-baldintzetan hobekuntzak aldarrikatzeko jarri dute martxan ekimena komisaldegietako eta epaitegietako emakume garbitzaileek, eta bederatzi hilabete daramatzate greban dagoeneko.
2019eko ekainaren 18
Epaitegi eta komisaldegietako emakume garbitzaileek kanpaldia abiatu dute bederatzi hilabeteko grebarekin jarraitzeko

Duela bederatzi hilabete abiatu zuten greba komisaldegietako eta epaitegietako emakumezko garbitzaileek. 80 beharginek osatzen dute kolektiboa, eta euren soldatak lankide gizonezkoen berdinak izatea eskatzen dute. Izan ere, soldata arrakala %7koa da epaitegietan, eta %13koa komisaldegietan.

Hori dela eta, greba abiatu zuten duela bederatzi hilabete, eta ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuek bat egin dute euren borrokarekin. Orduztik hainbat mobilizazio egin dituzte euren soldaten arduradun den Lakuako Gobernua mugiarazteko. Dena den, oraindik ez dute lortu azken horrekin biltzerik. Are gehiago; Naiz-ek jaso duenez, instituzioak ukatu egin du soldata arrakalarik dagoenik.

Egoera horren aurrean, mobilizazioekin jarraitu dute garbitzaileek. Atzo abiatu zuten kanpaldia Donostiako (Gipuzkoa) Bulebarrean, eta bihar, asteazkena, amaituko dute. Borrokan dauden beste hainbat sektoretako langileen babesa jaso dute gainera; besteak beste, zahar egoitzetako langileena, kale garbitzaileena eta UBIK liburutegiko langileena.