AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Epaileak aske utzi du Donostian hiru adingaberi sexu-abusuak egiteagatik atxilotu duten gizona
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du hiru adingabeko neskari sexu-abusuak egiteagatik, baina epaileak aske utzi du.
2021eko maiatzaren 11
Epaileak aske utzi du Donostian hiru adingaberi sexu-abusuak egiteagatik atxilotu duten gizona

Ertzaintzak masajeak egiten dituen gizon bat atxilotu du gaur Donostian (Gipuzkoa), hiru adingabeko neskari sexu-abusuak egiteagatik. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi dute kautelazko neurriekin.

Antza, masajeak egiterakoan egin zizkien erasoak, eta erasotuak izan diren emakume gehiago topatzeko ikerketa zabaldu dute.