AKTUALITATEA / Dana
Enpresak eta politikari profesionalak errudun gisa seinalatu dituzte Euskal Herrian, DANAren harira
Mercadona enpresaren hainbat saltoki eta PPren eta PSOEren zenbait egoitza markatu dituzte, DANAk kaltetutako lurraldeetako langile-klasearekin elkartasunez.
2024eko azaroaren 8
Enpresak eta politikari profesionalak errudun gisa seinalatu dituzte Euskal Herrian, DANAren harira

"Gure hildakoak, zuen irabaziak. Elkartasuna Valentziarekin" eta "Estatu kapitalista heriotzen erantzule". Horiexek dira azken egunetan hainbat saltokitan eta egoitza politikotan irakurri ahal izan diren mezuak. Izan ere, DANAri lotutako hondamena dela-eta, gertatutakoaren eta sarraskiaren erantzule modura seinalatu dituzte zenbait enpresa eta alderdi politiko Euskal Herritik.

Hain zuzen ere, Mercadona enpresaren hainbat dendatan egin dituzte margoketak (hura izan zen DANAren abisua emanda zegoenean beharginak beren lanpostuetan mantendu zituen korporazioetako bat), baita PP eta PSOE alderdien egoitza batzuetan ere; tartean, Bilbon (Bizkaia) eta Donostian (Gipuzkoa).