AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati sexu-erasoa egin dio bikotekide ohiak, Bilbon
46 urte ditu erasotzaileak, eta asteazken arratsaldean atxilotu zuten Bilboko etxebizitza batean.
2024eko apirilaren 26
Emakume bati sexu-erasoa egin dio bikotekide ohiak, Bilbon

Joan den asteazkenean, 46 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilboko (Bizkaia) etxebizitza batean, bere bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Izan ere, azaldu dutenez, emakumeari sexu-erasoa egin dio gizonezkoak. Erasoaren ondorioz, ospitalean artatu behar izan zuten emakumea.

Atxilotua izan ostean, epailearen aurrera eraman zuten erasotzailea, eta hura espetxeratzeko agindua eman du epaileak. Beraz, Basaurin (Bizkaia) daukate preso oraingoz.