AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati matxete batekin mehatxu eta eraso egin dio bikotekide ohiak, Gasteizen
17 urte ditu erasotzaileak. Lagunekin zegoela eraso zuen emakumea, eta mehatxu egin zien haiei ere.
2020eko abenduaren 1
Emakume bati matxete batekin mehatxu eta eraso egin dio bikotekide ohiak, Gasteizen

Larunbat gauean izan zen erasoa, Gasteizko (Araba) Judimendi hiribidean: 17 urteko gizonezko batek bikotekide ohiari egin zion eraso eta mehatxu, matxete bat eskuan. 15 urte ditu emakumeak, eta lagunekin zegoen bikotekide ohiak harengana jo zuenean. Lagunak ere mehatxatu zituen gizonak.

Udaltzainak erasotzailearen etxebizitzara joan zirenean, bertan topatu zuten matxetea ere. Atxilo eraman zuten, eta igandean utzi zuten epailearen esku.