AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati katana batekin egin dio mehatxu bikotekideak, Iruñean
Errotxapeako etxebizizitza batean izan da erasoa. Antza, emakumea ez dago zauriturik.
2020eko abenduaren 11
Emakume bati katana batekin egin dio mehatxu bikotekideak, Iruñean


Gizona ez da emakume zauritzera iritsi, izan ere, une horretan etxean zeuden lau seme-alabetako batek geldiarazi du erasotzailea. Horren ostean, gelan sartu da gizona. Udaltzainak bertaratu direnean, gelan sartuta aurkitu dute, 60 zentimetroko katana bat eskuan zuela.