AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati eraso diote Durangon
Duela aste batzuk izan zen erasoa, eta Ertzaintzak ez zion salaketa jartzen utzi biktimari.
2025eko urtarrilaren 29
Emakume bati eraso diote Durangon

Durangon (Bizkaia), emakume bati egindako eraso matxista baten berri eman dute. Duela hainbat aste izan zen erasoa, egun argiz. Kalean zegoela, hurbiltzeko eskatu zion gizon batek, eta beregana joan zenean, masturbatzen hasi zen. Gizonezkoari aurre egin zion emakumeak eta alde egin zuen azkenean.

Durangoko komisariara jo zuen biktimak, baina Ertzaintzak ez zion salaketa aurkezten laga. Poliziek esan zioten ez zela posible salaketa jartzea, ez zituztelako gertakariak delitutzat jotzen. Ez da polizia-etxe horretan halako erantzunak ematen diren lehenengo aldia, gaitzetsi dutenez.