AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati eraso dio gizon batek Garesko diskoteka batean
Larunbat goizaldean izan zen erasoa, diskotekako komunean. Atxilotu zuten erasotzailea, baina aske utzi dute jadanik.
2024eko uztailaren 29
Emakume bati eraso dio gizon batek Garesko diskoteka batean

Garesen (Nafarroa) eraso matxista baten berri eman dute joan den asteburuan. Larunbat goizaldean, emakume bati eraso zion gizonezko batek diskoteka batean. Komunean izan zen erasoa, eta gertatutakoaren berri izatean, erasotzaileari aurre egin zioten hainbat eta hainbat pertsonak.

Gerora atxilotu zuten gizona, diskotekan bertan. Iruñeko (Nafarroa) 4. zenbakidun Instrukzio Epaitegira eraman zuten, baina aske utz zezatela agindu zuen epaileak, atzo jakinarazi zutenez.