AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati eraso dio bere bikotekideak, Barakaldon
Gizonak emakumea kolpatu zuen etxean, eta labana batekin mehatxu egin zion.
2023eko otsailaren 1
Emakume bati eraso dio bere bikotekideak, Barakaldon

Astelehen gauean gizonezko bat atxilotu zuten Barakaldon (Bizkaia), bere bikotekideari eraso egiteagatik. Etxean zeudela, hainbatetan jo zuen emakumea, eta, gero, labana batekin egin zion mehatxu. Antza, mozkortuta zegoen erasotzailea. Etxebizitzatik ihes egin eta bizilagun bati laguntza eskatu zion emakumeak.

Ezkerraldeko Itaiak jakinarazi duenez, urtea hasi zenetik, gutxienez lau eraso matxista atera dira argitara Barakaldon.