AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati bikotekideak eraso dio Bilbon
29 urteko gizonak kalean jo zuen neska-laguna.
2025eko ekainaren 2
Emakume bati bikotekideak eraso dio Bilbon

Atzo jakinarazi zuten beste eraso matxista baten berri izan dela Bilbon (Bizkaia). Atzo goizeko 05:00ak aldera, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Indautxu auzoan: jo egin zuen kalean. Polizia-indarrak bertaratu zirenean, erasotzaileak kristalezko botila bat zeraman eskuetan. 29 urte ditu.

Azken egunetan, beste hainbat eraso matxista atera dira argitara Bizkaiko hiriburuan, erailketa bat tarteko: ostiralean 13 urteko neskato bat erail zuen bere aitak, eta asteazkenean sexu-erasoa egin zioten emakume bati Errekalden.