Emakume batek astelehenean jakinarazi zuen sexu-erasoa egin ziotela Donostian (Gipuzkoa) joan den igandean. Salaketa jarri ostean, atzo atxilotu zuten erasotzailea Elgoibarren (Gipuzkoa); 29 urte ditu. Zabalik dago ikerketa.
Azken asteetan, hainbat eraso matxista salatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan. Donostiako Itaiak apirilaren 12an jakinarazi zuenez, aurreko asteetan, gutxienez bi eraso atera ziren argitara: emakume bat bortxatu zuten eta beste bat bortxatzen saiatu ziren.