AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat modu jarraituan bortxatu du gizon batek Donostian
39 urte ditu erasotzaileak, eta espetxeratu egin dute momentuz.
2025eko ekainaren 16
Emakume bat modu jarraituan bortxatu du gizon batek Donostian

Donostian (Gipuzkoa), aurreko ostegunean salatu zuen emakume batek gizonezko batek egindako sexu-erasoak jasaten ari zela, etxean. Egun horretan atxilotu zuten 39 urteko erasotzailea, EITBren arabera, "etxeko indarkeria egotzita". Oraingoz, kartzelaratu egin dute gizona.