AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat labankadaz erail du gizon batek Murtxanten
Gizonezkoak 10:00ak aldera hil du emakumea auto baten barruan, eta ihes egin du gero. Emakumearen ahizparen bikotekide ohia da hiltzailea.
2021eko uztailaren 7
Emakume bat labankadaz erail du gizon batek Murtxanten

Murtxanten (Nafarroa) 40 urteko emakume bat erail du gizonezko batek, gaur, uztailaren 7an, goizeko 10:00ak aldera. Hainbat hedabideren arabera, gizonak bere autoarekin jo du emakumearen autoa, bidetik irtenarazteko. Labana batekin haren ibilgailura sartu eta bertan hil du emakumea, labankadaz; auto barruan zeuden emakumearen seme-alabak.

Ihesari eman dio gero hiltzaileak, eta haren bila ari dira oraindik. Antza, erail duen emakumearen ahizparen bikotekide ohia da.