AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat hiltzen saiatu da haren bikotekidea, Donostian
Gizon bat atxilotu dute gaur Donostian, bikotekidea hiltzen saiatzeagatik. Soto batean zegoen emakumea, eta haren bikotekideak su eman dio tokiari. Bestalde, Barakaldon emakume bat jazarri zuen atzo haren bikotekide ohiak, labana gainean zeramala.
2019eko urriaren 24
Emakume bat hiltzen saiatu da haren bikotekidea, Donostian

Gaur, hilak 24, Donostian (Gipuzkoa) emakume bat hiltzen saiatu da haren bikotekidea; berrogeita bederatzi urteko gizonezko bat. Erasotzailea atxilotu du Donostiako Udaltzaingoak. Alde Zaharreko lurpeko lokal batean zegoen emakumea, eta gizonezkoak su eman dio sotoari. Bere kabuz hortik ateratzea lortu du erasotuak, eta Donostiako ospitalean artatu behar izan dute, antsietate krisi batek jota.

Beste eraso bat Barakaldon

Ez da izan azken orduetako eraso bakarra. Bart, Barakaldon (Bizkaia) emakume bat jazarri du haren bikote ohiak. Hainbat kaleetatik emakumea jarraitu zuen gizonezkoak, 18 zentimetroko labana jaka barruan zeramala. Ostatu batean aterpetu zen emakumea, eta laguntza eskatzea lortu zuen.