AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat eraso du bikotekideak Donostiako hotel batean
Astelehen gauerdian, bikotekidea bortxatzen saiatu zen 19 urteko gizonezko bat.
2021eko urtarrilaren 28
Emakume bat eraso du bikotekideak Donostiako hotel batean

Irutxuloko Hitza-k jakinarazi duenez, astelehen gauerdian sexu-eraso bat izan zen Donostiako (Gipuzkoa) hotel batean. Bikote bat gaua han igarotzekoa zen, eta emakumea eraso zuen 19 urteko gizonak: emakumeak azaldu zuenez, bikotekidea bera bortxatzen saiatu zen.

Hoteleko gelatik ihes egitea lortu zuen emakumeak, eta Ertzaintzari hots egin zion. Osasun-langileak bertaratu eta hotelean bertan artatu zuten; gero, ospitalera eraman zuten.

Gelan sartu ziren ertzainak, eta atxilo eraman zuten erasotzailea. Epaileen esku utzi zuten ondoren.