AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat epaituko dute Barakaldon, bera kolpatu zuen bikotekide ohiari aurre egiteagatik
Sestaon, bi ukabilkada eman eta bultza egin zion andreari bikotekide ohiak. Erasotzaileari "putaseme" deitu zion berak, eta horregatik epaituko dute.
2024eko uztailaren 10
Emakume bat epaituko dute Barakaldon, bera kolpatu zuen bikotekide ohiari aurre egiteagatik

Indarkeria matxista jasan duen emakume bat epaituko dute Barakaldon (Bizkaia), bere erasotzaileari aurre egiteagatik. Sestaoko (Bizkaia) etxebizitza batean eraso zion andreari gizonezkoak: bi ukabilkada eman zizkion, eta ate baten kontra bultzatu zuen. Hori dela-eta, emakumeak "putaseme" esan zion bikotekide ohiari, eta epaitu egingo dute, erasotzailea iraintzeagatik.

Ezkerraldeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak seinalatu du gertatutakoak agerian uzten duela "instituzio burgesek, gu babestetik urrun, jopuntuan jartzen gaituztela, erasotzailea beharrean". "