AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu zuten Irunen hilaren hasieran
Lakaxitan izan zen erasoa, uztailaren 8an, Bidasoko Itaiak jakinarazi duenez.
2023eko uztailaren 21
Emakume bat bortxatu zuten Irunen hilaren hasieran

Berriki azaldu dute, Irunen (Gipuzkoa), emakume bat bortxatu zuela gizon batek uztailaren hasieran; hilaren 8an, hain zuzen ere. Lakaxitan gertatu zen erasoa.

Bidasoko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak adierazi du emakume langileen aurkako erasoek "errealitate izaten jarraitzen" dutela, "are gehiago festa giroan".