AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu dute Iruñeko atari batean
21 urteko erasotzaileak atari bateko gela batera eraman zuen emakumea, eta han bortxatu zuen. Epailearen esku utzi dute.
2021eko otsailaren 8
Emakume bat bortxatu dute Iruñeko atari batean

Beste eraso baten berri eman dute Iruñean (Nafarroa). Asteburuan 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten emakume bat bortxatzeagatik; jakinarazi dutenez, otsaileko aurreneko astean izan da erasoa.

Antza, hitzordu bat jarri zuten emakumeak eta gizonak, ustez, hainbat lagunekin elkartzeko. Dena den, gizona bakarrik agertu zen adostutako lekura, eta bera bizi den atarira joatera behartu zuen emakumea. Hango gela batean bortxatu zuen.