AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu dute Baionako Xingar Ferian
Itaiak Xingar Feriako ekitaldi bat eten eta seinalatu zuen halako makrojaiek indarkeria matxista areagotzen dutela. Bortxaketa salatzeko protesta bat antolatu du gaur arratsalderako.
2025eko apirilaren 14
Emakume bat bortxatu dute Baionako Xingar Ferian
— ARGAZKIA Ville de Bayonne

Joan den asteburuan izan da Xingar Feria Baionan (Lapurdi), eta bertan gertatutako bortxaketa baten berri eman dute. Ipar Euskal Herriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak jakinarazi duenez, emakume bat bortxatu dute festan, eta erasoa salatzeko mobilizatzera deitu du. Hain zuzen ere, protesta bat antolatu du gaur gaur arratsalderako: 18:30ean izango da, Herriko Etxe aurrean.

Ostegunean bertan, Xingar Feriako ekitaldi bat eten zuten Itaiako hainbat kidek, halako makrojaiek emakumeek egunero jasaten duten indarkeria matxista areagotzen dutela gaitzesteko eta Herriko Etxearen erantzukizuna salatzeko, festen antolatzaile gisa: "Urtero, Baionako Herriko Etxeak sakelak diruz betetzen ditu makrobesta eredu horri esker".