AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu du gizon batek Iruñeko Alde Zaharrean
Igande goizaldean izan zen erasoa, eta 20 urte ditu emakumeari eraso egin zion gizonezkoak.
2023eko abenduaren 19
Emakume bat bortxatu du gizon batek Iruñeko Alde Zaharrean

Joan den igande goizaldean, emakume bat bortxatu zuen gizon batek Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean. Nafarroako Artxibo Nagusi inguruan izan zen erasoa, eta sexu-erasoaz gain, andreari lapurreta egin zion gizonezkoak: sakelakoa eta poltsa lapurtu zizkion.

Atzo atxilotu zuten erasotzailea, eta, itxura denez, bihar eramango dute epailearen aurrera. 20 urte ditu.