AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu du gizon batek Etxebarrin
San Antonio jaietan jasan du erasoa emakumeak, kaleko komun batean. Oraindik ez dute erasotzailea identifikatu.
2024eko ekainaren 10
Emakume bat bortxatu du gizon batek Etxebarrin

Joan den asteburuan, emakume bat bortxatu du gizonezko batek Etxebarrin (Bizkaia). San Antonio festak ospatzen ari dira bertan, eta ostiraletik larunbaterako gauean izan zen erasoa. Emakumea kaleko komun batera sartzera zihoala, gainera joan zitzaion erasotzailea, eta komun mugikorraren barruan eraso zion. Ihes egitea lortu zuenean, laguntza eskatu zuen.

Handik zenbait ordura jarri zuen salaketa emakumeak, eta martxan da ikerketa. Oraindik ez dute bortxatzailea identifikatzerik lortu.