AKTUALITATEA / Kontseilu sozialistak
Elkarretaratzera deitu du biharko Kontseilu Sozialista Durangaldeak, 'Biolentzia kapitalista gelditu' lelopean
Azken egunetan Durangaldeko bi behargin erail dituzte soldatapean, Durangon bata eta Muxikan bestea. Kontseilu Sozialista Durangaldeak protestara dei egin du biharko, 'Biolentzia kapitalista gelditu' lelopean.
2021eko uztailaren 7
Elkarretaratzera deitu du biharko Kontseilu Sozialista Durangaldeak, 'Biolentzia kapitalista gelditu' lelopean

Kontseilu Sozialista Durangaldeak deituta, bihar, uztailaren 8an, elkarretaratzea egingo dute Durangon (Bizkaia), Biolentzia kapitalista gelditu aldarri hartuta. Izan ere, azken egunetan eskualdeko bi langile erail dituzte soldatapean lanean ari zirela: aurreko ostiralean, Durangon, etxebizitza bat eraikitzeko obran aritzen zen behargin bat jausi zen eraikin batetik; gaur, aldiz, basoan lanean ari zen langile batek galdu du bizia lan-istripuz, Muxikan (Bizkaia). Durangarra zen.

Bihar Durangoko Santanan izango da bi erailketak salatzeko elkarretaratzea, 20:00etan.