AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Elkarretaratzea egingo dute Mungian, asteburuan sexu erasoa jasan zuen emakumeari babesa adierazteko
Asteburu honetan gutxienez sexu eraso bat izan da Mungian; 45 urteko gizonezko mungiar batek eraso egin dio 39 urteko emakume bilbotar bati. Aske utzi dute erasotzailea, badaezpadako neurririk gabe.
2019eko urriaren 14
Elkarretaratzea egingo dute Mungian, asteburuan sexu erasoa jasan zuen emakumeari babesa adierazteko

Pasa den larunbatean, hilak 12, sexu eraso bat izan zen Mungian (Bizkaia). 45 urteko gizonezko mungiar batek eraso egin zion 39 urteko emakume bilbotar bati. Gaualdean salatu zuen jazotakoa emakumeak. Azaldu zuenez, erasotzaileak bere Mungiako etxera eraman zuen, eta bertan egin zion eraso. Atxilotu egin zuten gizonezkoa, eta epailearen aurretik igaro da dagoeneko. Hark aske utzi du atxilotua, inolako badaezpadako neurririk gabe.

Erasoa salatzeko eta erasotutako emakumeari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute gaur, hilak 14, Mungian. 19:00etan jarri dute hitzordua, udaletxearen atarian. 10 minutuko ekimena izango da.