AKTUALITATEA / Migrazioa
Eibarren, 11 pertsona legez kanpo mugitzen ari zen ibilgailu bat atzeman dute
Jatorri indiarrekoak dira furgonetan baldintza negargarrietan zihoazen pertsonak, eta esan dute "lan-kontuengatik" ari zirela mugitzen.
2025eko urtarrilaren 13
Eibarren, 11 pertsona legez kanpo mugitzen ari zen ibilgailu bat atzeman dute
— ARGAZKIA El Diario Vasco

Bart bi trafikatzaile atxilotu dituzte Eibarren (Gipuzkoa), errepideko kontrol batean, pertsonen trafiko ilegalagatik. Furgoneta batean legez kontra zeramatzaten 11 lagun, baldintza penagarrietan: ez zeramaten inolako dokumentaziorik, gernuz betetako botilen eta janari-hondarren artean zihoazen, eta bederatzi plaza soilik edukita, bidaiariak 11 izan arren. Ez dute zehaztu zenbat egun zeramatzaten errepidean, baina posible da Portugal izatea helmuga: hango matrikula dauka ibilgailuak.

Jatorri indiarrekoak dira bai ibilgailuan zeramatzaten 11 pertsonak bai atxilotutako bi trafikatzaileak, nahiz eta Portugalen bizitzeko baimena duten azken biek. Aurrekariak dituzte pertsonen legez kontrako trafikoagatik. Furgonetan legez kanpo zeramatzaten lagunek adierazi dute "lan-kontuengatik" ari zirela nonbaitera mugitzen.