AKTUALITATEA / Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
Ehunka ikaslek parte hartu dute IAk antolatutako Herri Eskoletan
Hego Euskal Herriko hemezortzi udalerritan izan dira Herri Eskolak. Oraingoan, 'Kontrol soziala hezkuntzan' izan da nagusiki jorratutako gaia. Lekuan lekuko aisialdi zein kultur jarduerentzat ere izan da tartea.
2020eko abenduaren 6
Ehunka ikaslek parte hartu dute IAk antolatutako Herri Eskoletan

Igande honetarako, abenduak 6, hainbat Herri Eskola prestatu ditu Ikasle Abertzaleakek Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatuaren Konstituzio Eguna izaki; "jaiegun arrotza", antolakundearen esanetan. Jaiegun arrotzei intsumisioa! lelopeko dinamikak Kontrol soziala hezkuntzan izan du ahotan nagusiki, eta ehunka ikaslek hartu dute parte saioetan. Horrez gain, hamaika aisialdi eta kultur ekintza ere izan dira egitarauen baitan.

COVID-19aren testuinguruak ez ditu IAren Herri Eskolak eten, alderantziz, dinamikak hemezortzi udalerritan egin dira, iaz baino bi kokaleku gehiagotan.