AKTUALITATEA / Preso politikoak
Ehunka ikasle batu dira Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko mobilizazioetara
Hego Euskal Herriko hainbat campusetan izan dira mobilizazioak, IAk deituta. 'Demokrazia burgesaren aurrean, proletalgoaren adierazpen askatasuna defendatu!' aldarrikatu dute ehunka lagunek.
2021eko otsailaren 18
Ehunka ikasle batu dira Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko mobilizazioetara

Ikasle Abertzaleakek deituta, Hego Euskal Herriko hainbat campusetan mobilizazio jendetsuak izan dira ostegun honetan. Ehunka ikasle bertaratu dira Pablo Hasel abeslari eta militante politikoari babesa adieraztera, Demokrazia burgesaren aurrean, proletalgoaren adierazpen askatasuna defendatu! lelopean.


Gasteizko (Araba), Leioako (Bizkaia), Bilboko (Bizkaia), Iruñeko (Nafarroa) eta Ibaetako (Gipuzkoa) campusak izan dira elkarretaratze zein manifestaldien lekuko, ikasle antolakundeak asteazkenean egindako deialdien harira.