AKTUALITATEA / Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
EHUko Errektoretzara sartu dira hainbat ikasle
"Unibertsitateko erabaki-organoak bizi dugun egoeraren erantzule zuzenak direla" seinalatu eta ostegun honetako grebara deitu dute ikasleek, eserialdi baten bidez.
2022eko martxoaren 22
EHUko Errektoretzara sartu dira hainbat ikasle

Bi egun baino ez dira geratzen Ikasle Abertzaleakek deitu duen ikasle grebarako. Ostegun honetan, martxoaren 24an, gaur egun mahai gainean dauden hezkuntza erreformen kontra aterako dira kalera ikasleak; hain justu, LOMLOE, LOSU eta Lanbide Heziketarako Planak jarriko dituzte jopuntuan. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzte manifestazioak 12:00etan.

Gaur, martxoaren 22an, protesta-ekintza bat egin dute ikasleek Leioako campusean (Bizkaia). Errektoretzara sartu eta eserialdia egin dute, "Unibertsitateko erabaki-organoak bizi dugun egoeraren erantzule zuzenak direla" salatzeko, nahiz osteguneko ikasle grebara deitzeko. "Hezkuntza erreformak gelditu" zein "hezkuntzaren gaineko langile kontrola" oihuak izan dira nagusi.