AKTUALITATEA / Gazte topagune sozialista
EH Bildu seinalatu dute hainbat hiriburutan, Gazte Topagune Sozialistari jarritako debeku politikoagatik
Margoketak egin dituzte EH Bilduren hainbat egoitzetan, Gazte Topagune Sozialistari jarritako debeku politikoa salatzeko. Urriaren 13an eta 14an izango da Topagunea.
2023eko urriaren 7
EH Bildu seinalatu dute hainbat hiriburutan, Gazte Topagune Sozialistari jarritako debeku politikoagatik
— ARGAZKIA Gedar

Hainbat hilabetez Topagune Sozialista Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa) egiteko ahozko onespena eman ostean, maniobra burokratiko baten bidez, ekimena egiteko baimen nagusiak ukatu dizkie EH Bildu-Sortuk Gazte Koordinadora Sozialistari eta Ikasle Abertzaleaki. Aitzakia teknikoen atzean ezkutatuta, debeku politiko bat jarri nahi izan diote urteroko ekimenari, baina Topagunearekin aurrera jarraitzea erabaki dute gazteek: Atarrabian eta Burlatan mantendu dute hitzordua, egitaraua aldatuta.

Topaguneari EH Bildu-Sortuk ezarritako beto politikoa salatzen duten hainbat pintaketa ageri dira bart, alderdiak Euskal Herriko hainbat hiriburutan dituen egoitzetan. Besteak beste, salaketa-mezu horietan irakur daiteke: "Gazte langileon etsaiak! Topaguneari betorik ez!", "EH Bildu gazte langileon etsaia! Komunisten aurkako erasorik ez!".