AKTUALITATEA / Errepresioa
Donostian, propaganda politikoa egiten ari ziren hainbat gazte jazarri dituzte udaltzainek
Udaltzaingoak gazteak atxiki eta identifikatu ditu kalean, eta borra hedagarria atera du, Donostiako GKSk salatu duenez.
2023eko abenduaren 21
Donostian, propaganda politikoa egiten ari ziren hainbat gazte jazarri dituzte udaltzainek

Kaleetan propaganda politikoa egitea indarrez jazartzen du Poliziak, behin eta berriz. Gaurkoan, Donostiatik (Gipuzkoa) heldu da berria: goizean goiz propaganda politikoa egiteko lanetan ari ziren hainbat gazte jazarri dituzte udaltzainek.

Donostiako Gazte Koordinadora Sozialistak jakinarazi duenez, kalean gazteak atxiki eta identifikatu dituzte udaltzainek. Gainera, borra hedagarria ere atera du Donostiako Udaltzaingoak. "Militantzia politikoaren aurkako erasotzat" jo dute gertatutakoa Donostiako GKSko kideek.