AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Donostian, emakume bat bortxatu eta jo du gizon batek
"Urgentziazkoa dugu emakume langileon babesa antolatzea eta indarkeria matxista amaitzeko antolatzea", dio Itaiak.
2025eko uztailaren 3
Donostian, emakume bat bortxatu eta jo du gizon batek

Astelehen goizean, Aieten (Donostia, Gipuzkoa) jasandako eraso matxista salatu zuen emakume batek: gizonezko batek kolpatu eta bortxatu egin zuen. Astelehenean bertan atxilotu zuten erasotzailea, eta hura espetxera bidaltzea erabaki du epaile batek.

Donostiako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak salatu duenez, "matxismoaren normalizazioak erasoen gorakada nabarmena dakar". Azken hilabeteetan, eraso matxista ugariren berri eman dute Donostian: ekainean, jai-giroko hainbat sexu-eraso, emakume batek modu jarraituan jasandako bortxaketak eta prostituzio-sare bat atera dira argitara hirian.

Itaiak nabarmendu du, beraz, "urgentziazkoa" dela "emakume langileon babesa antolatzea eta indarkeria matxista amaitzeko antolatzea".