AKTUALITATEA / Eraso faxistak
Donostiako Kaxilda liburudenda erasotu dute
Bi egunez jarraian izan dira espazioaren aurkako erasoak. Larunbatean kalte materialak eta lapurretak egin zituzten, eta igandean "Boikot" zioen margoketa bat egin zuten erakusleihoan. "Probokazio faxista edota muntaia" izan daitekeela susmatzen dute elkarte libertarioko kideek. Aurreikusitako kultur jarduerak bertan behera utzi dituzte oraingoz.
2021eko abenduaren 21