AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Diru truke sexu-harremanak izatea eskaini die hiru neskari gizon batek, Gasteizen
21 urteko gizon batek Instagram bidez egin zien eskaintza 13 eta 15 urte bitarteko hiru neskari: diru truke, harekin eta beste pertsona batekin sexu-harremanak izatea proposatu zien.
2021eko otsailaren 12
Diru truke sexu-harremanak izatea eskaini die hiru neskari gizon batek, Gasteizen

13 eta 15 urte bitarteko hiru neskak urtarrilean salatu zutenez, gizonezko batek sexu-harremanak izatea eskaini zien diru truke. 21 urteko gizonak Instagram sare sozialaren bidez egin zien eskaintza, eta sexu-harremanak harekin eta bigarren pertsona batekin izatea proposatu zien.

Salaketa aurkeztu zuten hiru neskek, eta horren harira jarri zen martxan ikerketa bat. Gerora jakin ahal izan denez, pertsona bakarra zegoen proposamenaren atzean, eta Instagram kontu faltsu baten bidez jardun zuen. Asteazkenean atxilotu zuten udaltzainek.