AKTUALITATEA / Jazarpen politikoa
Deustuko Jai Batzordean GKSri jarritako beto politikoa salatu dute
Deustuko frontoian elkartu ziren atzo hainbat eta hainbat pertsona, 'Deustuko Jai Batzordean beto politikorik ez' lelopean, eta "irtenbide bat exijitzeko".
2022eko ekainaren 23
Deustuko Jai Batzordean GKSri jarritako beto politikoa salatu dute

Bilboko (Bizkaia) Gazte Koordinadora Sozialistak aste honetan salatu du Ezker Abertzaleak bere kontrako beto politikoa ezarri duela Deustuko (Bilbo, Bizkaia) Jai Batzordean. Hala, parte-hartzea eta, beraz, auzoan txosna bat jartzea debekatu diete GKSko kideei.

Horren harira, atzo jende ugari bildu zen Deustuko frontoian, Deustuko jai Batzordean beto politikorik ez zioen pankarta baten atzean. GKSri jarritako beto politikoa salatzeaz gain, "irtenbide bat exijitu" zuten bertaratutakoek.