AKTUALITATEA / Desokupazio-enpresak
Desokupak lokal bat husten saiatu dira Bilboko Errekalden
Hainbat pertsona bizi dira Errekaldeko lokal horretan. Etxarri II Gaztetxeak ohartarazi duenez, "edozein unetan itzul daitezke" matoi faxistak.
2024eko maiatzaren 24
Desokupak lokal bat husten saiatu dira Bilboko Errekalden

Atzo goizean, Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzora bertaratu ziren desokupazio-enpresa bateko matoiak. Etxarri II Gaztetxeak jakinarazi zuenez, handik gertu dagoen lokal bat husten saiatu ziren desokupak. Hainbat pertsona bizi dira bertan, eta haiek tokitik bota nahian ari dira faxistak, antza.

Gaztetxeko kideek adi egotera deitu dute, desokupak "edozein unetan itzul daitezkeela" azalduta.