AKTUALITATEA / Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
Debagoienako IAk hainbat eskaera egin ditu Bergarako Aranzadi Ikastolan, Arrasate BHIn eta Gaztelupen
Bergarako Aranzadi Ikastolan, Arrasateko Gaztelupen eta Arrasate BHIn hainbat aldarrikapen egin ditu Debagoienako Ikasle Abertzaleakek. Bi eskaera nagusi egin dituzte, 'online' klaseei lotuta bata, eta lan kargarekin eta edukiekin lotuta bestea.
2020eko apirilaren 25
Debagoienako IAk hainbat eskaera egin ditu Bergarako Aranzadi Ikastolan, Arrasate BHIn eta Gaztelupen

Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu izenpean Ikasle Abertzaleakek martxan jarritako programaren eskutik, eta eskualdeko zein ikastetxeetako analisi zehatzak egin ondoren, Debagoienako IAk borrokaldia hasi du. Hain zuzen, hainbat aldarrikapen egin dituzte Bergarako (Gipuzkoa) Aranzadi Ikastolan, Arrasateko (Gipuzkoa) Gaztelupen eta Arrasate BHIn.

Beste hainbat tokitan ikasleek egin duten modura, hala nola, Hernanin (Gipuzkoa), Lizarraldean (Nafarroa) edota Goierrin (Gipuzkoa), salbuespen egoerak ikasleengan izan duen eraginaren azterketatik eratorritako eskakizunak egin dituzte Debagoienan. Hain zuzen, bi dira exijentzia nagusiak:

  1. Online klaseak derrigorrezkoak ez izatea, baina edukiaren lanketarekin jarraitzeko aukera egotea.
  2. Lan karga gutxitzea eta beharrezkoa den edukia soilik ematea.