AKTUALITATEA / Soldata sistema
Cordovillako Cirmauto auto denda itxi eta 30 behargin kaleratuko ditu Citroenek
Citroen enpresak auto denda eta konponketa-lantegia ixteko lan-erregulazioko espediente bat aurkeztu du.
2021eko azaroaren 4
Cordovillako Cirmauto auto denda itxi eta 30 behargin kaleratuko ditu Citroenek

Cordovillan (Nafarroa) dagoen Cirmauto auto denda eta konponketa-lantegia itxi egingo dute berehala, eta enpresako zuzendaritzak han lan egiten duten 30 langileak kaleratuko ditu. Neurri horri aurre egiteko, langileek greba mugagabeari ekin diote gaur.

ELA sindikatuak salatu du enpresak zortzi milioi euroko irabaziak izan dituela azken urteetan, eta gehitu du ez dagoela lantegia ixteko "arrazoi ekonomikorik". Bestalde, negoziatzerako orduan enpresako zuzendariek akordio batera iristeko borondaterik ez dutela izan salatu dute. ELAk Nafarroako Gobernuari kasutik "ez aldentzea" eskatu dio.