AKTUALITATEA / Soldata sistema
CAFeko langile bat hil da Beasainen
Lanera zihoala sentitu zen ondoezik 60 urteko langilea, eta bi egunera zendu zen. Aurten, gutxienez hamabi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2023eko martxoaren 24
CAFeko langile bat hil da Beasainen

Aurreko asteburuan, CAFeko langile bat hil zen Beasainen (Gipuzkoa), bere lanpostura bidean zela. Dirudienez, ostegunean izan zen: ondoezik sentitu zen lanera autoz zihoala. Handik bi egunera zendu zen, asteburuan. 60 urte zituen.

Sindikatuek salatu dutenez, halako "heriotza ez-traumatikoen" oinarrian "faktore pertsonalak, bizi-faktoreak eta lan-faktoreak" egon ohi dira.

2023. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hamabi langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.