AKTUALITATEA / Soldata sistema
Bizkaiko metalgintzako enpresen %30ek langile kopurua txikituko dute
Bizkaiko metalgintza sektoreko enpresen %41ek behar baino langile gehiago dituztela adierazi ondoan, %30ek beharginen murrizte bat aurreikusi dute urte honetarako, lan-erregulazio txostenak urte amaierara arte luzatuz.
2020eko ekainaren 18
Bizkaiko metalgintzako enpresen %30ek langile kopurua txikituko dute

Koronabirusak utzi dituen ondorioen berri izateko, barne inkesta bat eraman du aurrera Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioak. Erantzunetan azaldu dutenez, enpresen artean %41ek uste dute behar baino langile gehiago dituztela soldatapean, eta kaleratzeak aurreikusten dituzte %30ek.

Autogintzaren arloa kolpatuena izan den arren, orokorragoa da joera, enpresen %90 baitaude geldirik edo "atzeraldi ekonomikoan". Egoerari aurre egiteko, Enpresen Federazioak beharrezkotzat jo du lan-erregulazio txostenek oinarri dituzten neurriak abendura arte luzatzea, gutxienez.