AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Bizkaiko kiroldegietako langileak ere greban daude
Bizkaiko kiroldegietako beharginek manifestazioa egin zuten atzo, lan baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko. Sindikatuen arabera, %75etik gorako erantzuna izan zuen asteleheneko lanuzteak.
2019eko ekainaren 28
Bizkaiko kiroldegietako langileak ere greban daude

Bizkaiko kiroldegietako langileek hamasei hilabete daramatzate patronalarekin kirol-lokal eta zelaietako hitzarmen berria negoziatzen. Besteak beste, sektorean hain ohikoak diren aldi baterako lanaldien aurka agertu dira beharginak.

Bestalde, lan-baldintzen hobekuntza ere eskatu dute; hala nola, lanaldiak eta kontratuak egonkortzea, soldatak igotzea, atsedenak bermatzea, mugikortasun-plusak ezartzea, ikastaroak prestatzeko beharrezko orduak kontuan hartzea, edota betetzen dituzten funtzioei dagozkien kontratuak izatea.